Udako buletina

Urola Kostako Eskolako Agenda 21ean lanean diharduten Zarautz,
Zestoa eta Zumaiako ikastetxeetan 2019-2020 ikasturteko gaia itsas
kutsadura izan da.
Aurtengo ikasturtea era berezian amaitu dugu, COVID 19ak sortu duen
osasun krisiaren ondorioz, ezin izan dira Eskolarteko Foroak eta
Udal Foroak beti bezala ospatu. Dena dela, ikastetxeek eta baita
Udalek ere, saiakera egin dute aurtengo ikasturtea, era egoki batean
itxi ahal izateko.
Datorren ikasturtearen hasieran, egoeraren arabera, erabakiko da
Foroak birtualki egin edo presentzialki. Dauden aukeren arabera
egokiena hartzen saiatuko gara.

Udako buletina

UDAL FORO BIRTUALA – ZARAUZKO UDALAREN ERANTZUNA

Ondoren,  Zarautzko udalak eginiko 2 bideo dituzue. Aurten Udal foro presentziala ez da egin baina ikastetxeetan eginiko lana balorean ipini nahi izan dugu, ikastetxeetan egindako lanen emaitzak Udalari helarazi zaizkio eta informazio guzti horrekin Udalak 2 bideo hauek prestatu ditu.

Ikusi itzazue!

ZARAUZKO UDALAREN BIDEOAK

SARRRERA:

https://drive.google.com/file/d/1hG9MK1uyIByz5mLqTt_pWCSpvRhI0ckY/view?usp=sharing

ERANTZUNAK:

https://drive.google.com/file/d/1py90-ssLsUm7NLK8G6t781VtJAV-TF_M/view?usp=sharing

Lasalle eta Orokietako ikasleen aurtengo proposamen eta konpromisoak

Zarauzko Lasalle eta Orokietako ikasleak Udalari udal foroan aurkeztu nahi dizkioten proposamen eta konpromisoen islada ondorengo bideoetan aurkituko dituzue. COVID 19ak sortu duen egoera dela eta Foro presentzialak ez dira antolatuko aurten baina egoera honen aurrean ikasle eta irakasleen inbolukrazioa zoriontzekoa izan da.

Zorionak egindako lan bikainagatik!

https://drive.google.com/drive/folders/1u-XZTvxDo91Ud6lmbAYPSyIOiyT63XgE?usp=sharing

https://drive.google.com/file/d/1kDNUAsLx03gTCH0heJt36RSdXiUaCZHU/view?usp=sharing_eil&invite=CKvo6cYL&ts=5eccc259

Zumaienako ikasleak Itzurun eta Santioko hondartzen egoera aztertu dute

Zumaienako 1,2,3, eta 4. mailako ikasleak Itzurungo hondartza aztertu dute. 5. eta 6. mailako ikasleek Santioko hondartza eta padura aztertu dute.

Ondorioak:  

  • Itzurungo hondartzan eta Santiagoko hondartzan eta paduran aurkitutako hondakin edo isurketa motak: Plastikoa, latak, burdin zatiak, kristal zatiak eta sokak izan dira.
  • Kostaldearen kutsaduraren arazo nagusiak ikasleen esanetan: Hiri/industria irurketak (ur  beltzak) eta turismoa dira.

Udalari zuzendutako proposamenak, sentsibilizazioa orokorrean, garbiketa lanak eta dendetan eta eguneroko bizitzan plastikoaren murrizketara bideratu dira.

Orokietako ikasleak kostaldea aztertu dute

Eskolako Agenda 21 diagnostikoa egiteko ikasleak hondartzara atera ziren, bertan LHko maila guztiek, 492 ikaslek, behaketetan hartu zuten parte. Ibilbideen ostean idatzi bat prestatu dute Udalari helarazteko asmoz. Bertan, aurtengo gaiaren inguruan KOSTALDEA ETA KUTSADURA Orokietako ikastetxearen proposamen eta konpromisoak azaltzen direlarik. Idatzia hemen dago eskuragarri.

Ibilbideko argazkiak