Nortzuk gara

Eskola Agenda 21a garapen iraunkorreko ingurumen hezkuntza lantzeko tresna da. Eskola Agenda 21 hezkuntza-komunitateak ikastetxeetako eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko hartutako konpromisoa da.

Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra eragin: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren iraunkortasunaren azterketa egiten da.

Curriculumaren berrikuntza: ingurumen hezkuntza indartzen da eta parte hartzeko metodoak aztertu, ingurumen-gaiak sakondu eta ingurumenaren erabilera didaktikoa bideratzen da.

Komunitatearen parte-hartzea: Tokiko Agenda 21ean parte hartzea bultzatzen da eta herriaren egoera hobetzeko proposamenak udal ordezkariei aurkezten zaizkie.

Badira urte batzuk Udal Elkartea eta eskualdeko udalak eta ikastetxeak Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen hasi zirela. Zarautzen 2002-2003 ikasturtean hasi ziren eta gainontzeko herrietan 2005-2006 ikasturtean. 2005. urteaz geroztik Udal Elkarteak koordinatzen du egitasmoa.

Hainbat gai landu dituzte ikasleek urtez urte:

  • 2009-2010 ikasturtean mugikortasuna
  • 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan biodibertsitatea
  • 2012-2013 ikasturtean zarata eta uhin elektromagnetikoak
  • 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan elikadura jasangarria
  • 2015-2016 ikasturtean ekitatea