Bagoazz

Uncategorized

Etiquetas:

Hondakinak gaika sailkatzeko 2018ko otsailean indarrean sartuko den zerbitzu berriaren komunikazio kanpainaren marka da Bagoazz.

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, batez beste, hondakinen %40 bakarrik biltzen dugu ondo sailkatuta. Gehiago zergatik ez? Kanpainaren bidez herritarrei dei egiten diegu, kanpainarekin bat egin eta zerbitzu berriarekin hondakinak ondo bereizteko. Helburua argia da, 2018an ondo bereiztuta %60 biltzea eta 2020an %75.

Informazio gehiago

Zisare programa

Uncategorized

Etiquetas:

2005. urtean hasi ginen eskualdean konposta egitea bultatzeko ekimenekin eta 2015ean 700dik gora familia dira eskualdean konposta egiten dutenak (2.000 pertsona inguru).

2015ean beste urratsa bat egin eta Zisare programa jarri dugu martxan, eskualdeko ikastetxeetan konposta egitea sustatzeko eta gaia 3 ikuspegi hauetatik lantzeko:

  • Konposta biohondakinak tratatzeko bide gisa
  • Hondakinen prebentzioan sentsibilizazio tresna gisa
  • Tresna didaktiko gisa

2015-2016 ikasturtean Zisare programan parte hartzen ari dira eskualdeko ikastetxe guztiak: Zarautzen Antoniano, La Salle-San Jose, Salbatore Mitxelena, Orokieta eta Lizardi; Zumaian Oikia, Maria eta Jose, Zumaiko Institutua eta Herri Eskola; Orion Juan Zaragueta eta Orioko Herri Ikastola; Getarian Iturzaeta eta Aian Lardizabal Herri Eskola. Proiektu horretan LH4ko eta DBH1eko ikasleek hartzen dute parte (943 ikasle).

Informazio gehiago

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarrak

Uncategorized

Etiquetas:

Maiatzean zehar ikasleek udal ordezkariei aurketzuko dizkiete ekitatearen inguruko gogoeta eta proposamenak

Eskola Agenda 21a garapen iraunkorreko ingurumen hezkuntza lantzeko tresna da. Gure bailaran, 2015-16 ikasturtean Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako ikastetxe guztietako 15 ikastetxe eta 6.098 ikasle ari dira parte hartzen.