Zarauzko Antoniaoko LHko ikasleek, udal diagnostikoa osatzeko, irteera bat egin dute

Zarauzko Antoniaoko LHko ikasleak, udal diagnostikoa osatzeko, irteera bat egin dute Munoa-Portu ingurutik eta zera aztertu dute:

  • Paisaia
  • Uraren kalitatea
  • Landare biodibertsitatea
  • Animalia biodibertsitatea
  • Zonaldeko garbiketa
  1. Ikertutako zonaldearen egoera ekologiko orokorra Ona dela ondorioztatatu dute.
  2. Kostaldearen kutsaduraren arazo nagusiak ikasleen esanetan hauek dira:
    1. jolas/kirol jarduerak
    2. Turismoa
    3. Eraikuntzak
    4. Baita pertsonek sortutako zaborrak ere
  3. Ikerketa eremuan aurkitutako hondakin edo isurketa motak honakoak izan dira:
    Plastikoak, zigarroak, mikro-plastikoak, egurra, latak, arropa, kristal txikiak,…..  

LH4ko ikasleek eginiko bideo hau, gustatuko zaizuelakoan:

Eraztun Berde Urdina

Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak sustatutako egitasmoa da. Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbide batek osatzen du eta hainbat interes gune lotzen ditu, besteak beste, Iñurritzako biotopoa; Asti-Iritako hezeguneak; Tejeriako haltzadia; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea osatzen duten Zingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza eta bere ingurunea.

Eraztun Berde Urdinaren bideoa

KANTAURI FEST

ZARAUTZKO FESTA ITSASOKO PLASTIKO KUTSADURA EKIDITEKO

Datorren ostiralean, maiatzaren 31ean, KANTAURI FEST ospatuko dugu, Agenda 21 sailak antolatua, Emaús Gizarte Fundazioarekin batera. “Festa 16:30etan hasiko da eta aurkezle Julian Iantzi izango da. Hezkuntza lantegiak burutuko dira, moda jasangarri desfile bat, baita eskultura bat eta dantza garaikidea ere, KANTAURI FEST jaialdirako bereziki sortuak” Festa aitzakia bat baino ez da izango hausnartzeko, gure eguneroko keinuek duten eragin garrantzitsuaren inguruan itsasoan plastikoek sortutako kutsaduran. Orain arte #enRed #Traolan kanpainaren bidez herrian erabilera bakarreko plastikozko poltsak saihesteak duen garrantzia azpimarratu dugu, oraingo honetan urrats bat gehiago eman nahi dugu eta arreta berezia jarri ehun-zuntzetan eta hauek itsasoan duten eragin larrian. Hori horrela, moda jasangarri eta alternatiboko desfile bat proposatzen da, beste zenbait jardueren artean, moda jasangarriarekin eta kilometro Zero arropekin janzteko”, azaldu du Gloria Vazquez-ek prentsaurrekoan. “Herritarrak animatzen ditugu festa berezi honetara gerturatzera. Benetan ikusgarria eta paregabea izango da”

“Festa itsaso ondoan egingo da, nabarmendu nahi dugun antzezlekua delako: bere errespetua eta bere babesa. Zehazki itsas pasealekuan, turismo bulegoko leihoen parean. Desfilearekin arropak nola egin diren eta nola ekoitzi diren ikusi nahi dugu, modako joerak alde batera utzita. Baina, desfileaz gain, plastiko ezberdinekin egindako eskultura handi bat egongo da, jaialdirako bereziki egin dena. Dimentsio handiko itsasoaren koloreko olagarro bat izango da. Eskultura Galarre diseinu agentziak egin du, festa ondoren Zarautzen geratzeko asmoarekin, herriak itsasoarekin hartu duen konpromisoa ez ahazteko”, adierazi du Begoña Cabaleriok, Emaús Gizarte Fundazioko langileak. Desfilearen aurretik, 16:30etatik aurrera lantegiak egongo dira. Alde batetik, giltzatakoak egiteko aukera egongo da alga eta sare itxurarekin, ardi latxaren artile-hondakinak erabiliz. Lantegi hau Maduxa Gorriak burutuko du, Ataungo artisau emakume interesgarri bat. Artile hondakinari sormenezko irtenbideak ematen saiatzen da, lehen, duela urte batzuk, hain baliotsua zen eta orain, aldiz, hondakin bihurtu da. Beste aldetik, bigarren lantegia, berrerabiltzearen kontzeptua zabaltzeko izango da, gure ohituretan gehiago errotuko balitz, erabilera bakarreko produktuek sortzen dituzten eragin kaltegarriak amaituko lirateke, zalantzarik gabe. Ekida Carton da lantegiaren antolatzailea eta hainbat gauza egiteko aukera izango da: orri-markatzaileak; behatz-txotxongiloak; jokoak, bikoteak eta memoria egin, artzain-jokoa, etab.; guztiak kartoi-hondakin zatiekin eginak. Julian Iantzik aurkeztutako ekitaldiak desfile berezi batekin jarraituko du. Ibiltokian gauza oso bitxiak ikusiko ditugu, emaztegai soineko bat eta senargai txaleko bat, ardi latxa artilez eginak, Maduxa Gorriaren eskutik. Arropak bitxiak badira ere, jantziko dituzten bikotea ere aipatu behar dugu, hain zuzen ere, duela hilabete inguru arropa horiekin ezkondu baitziren. Itsas pasealekutik pasako dira arropa eta osagarrien tokiko markak, jasangarritasunarekin arduratuta daudenak, bai ehunetan bai bertako ekoizpenean. Estilo oso desberdinetik pasako dira, TERNUA kirol arropatik, Tytti Thosberg-en konpromisora, birziklapena eta modaren artista bat; poltsak eta poltsoak egiten dituzten bertako artistak, KANTAURI zarauztarra, LAS COSAS DE VALEN zumaiarra bezala. Bigarren aukerako eta ingurunearekin arduratutako arropa eta Emaús Gizarte Fundazioko pertsonak bezala, modatik pasa behar ez lukeen moda baten joera izaten hasi diren beste batzuetatik pasatuz: Akukuna, Amarenak, Ekomodo, Fanny Alonso, Maider Alzaga, SinDesperdicio, Telarista Urbana. Amaitzeko dantza garaikideaz gozatzeko aukera izango dugu, KANTAURI FESTerako bereziki sortua NODEren eskutik eta Paula Parra dantzariak interpretatua. Dantza taldeak performance bat sortu du, Kantauri izenburupean, protagonistak itsasoak zeharkatzen ditu aurkitzen dituen mota guztietako hondakinak saihestuz, lurrean GIZAKIA nagusi zenean sortutako hondakinak. Kantaurik bidai sakon eta itxaropentsua biziko du Plastikoen Nagusiari aurre egiteko helburuarekin eta horrela Naturaren ordena eta oreka berriz ezarri ahal izateko.